Jardueraren irudia

PADEL KUTXA 2023

PADEL

Kaixo, padel zaleok!

Urtero egiten dugun barneko padel-txapelketa hasiko dugu, ‘expres’ formatuan, iaz bezala, ez luzatzeko.

Loiolako Erriberetako BPX Sporten jokatuko dugu, maiatzaren amaieratik ekainaren erdialdera, arratsaldeko lehen orduan, astegunetan. BPX arduratuko da txapelketaren kudeaketaz, antolaketaz, ordutegiez eta emaitzez.

Gainera, aurten, Elkarteen ACRECA Txapelketaren pizgarri erantsia dugu, Kirol Astearen barruan izango dena Manilvan (Malaga) gainerako kirol-jarduerekin batera. Bertan, halako maila bat duzuenok DAD-Kutxa ordezkatu dezakezue beste kirol-modalitate batzuetako (Areto-Futbol, Golf, Senderismo, Igeriketa, Karting eta Mus-eko) gainerako lankideekin batera.Ikus www.acreca.org

Oraindik egin ez duzuenok, bidali niri mezu elektroniko bat hona:  ebenito@kutxabank.eshonako datu hauekin:

- izen-abizenak

- jokatzeko duzuen bikotekidea, baldin baduzue (bestela, nik lortuko dizuet)

- ea nahiago duzuen txapelketa jokatu ala, hasten ari bazarete, hobetzeko ikastaro bat egin

- Malagako txapelketan DAD-Kutxa ordezkatzeko interesa duzuen edo ez.

Beraz, badakizue, lehenbailehen bidali mezu txiki bat eta berehala jasoko dituzue albisteak.

Agur bero bat guztioi eta laster arte!

Eduardo Benito Ramos

Padel ordezkaria