
🥁 Irekita dago 2027ko Danborradan izena emateko epea!
DANBORRADADADKutxabanken Danborrada hasi da dagoeneko erritmoa hartzen!
Danborrak, pertzak eta upelak prest jartzen ari gara urteko hitzordurik berezienetako baterako. Datorren urtarrilaren 20an, Donostiako kaleak zeharkatuko ditugu berriro, Raimundo Sarrieguiren musikaz eta Donostiako jai-giroaz gozatzeko.
📍09:00etan abiatuko gara Bilbo plazatik, eta 12:00etan amaituko dugu ibilbidea, Kutxabanken Garibai kaleko egoitzan.
Eta, urtero bezala, gure eguneko unerik berezienetako bat ibilbidea amaitu ondoren iritsiko da: Onkologikora eta Donostia Ospitalera hurbilduko gara, Danborradaren giroa eta musika gaixoekin eta haien senideekin ere partekatzeko.
🥁 Animatu eta parte hartu!
Danborrada barrutik bizi, lankideekin egun berezi bat partekatu eta DADKutxabanken Danborradako kide izan nahi baduzu, hauxe da izena emateko unea!
📧Izen-emateak:
Atera barruan daramazun donostiarra eta etorri gurekin 2027ko Danborradara!