
DAD-Kutxabank: 2026ko Urteko Kuota
BESTELAKOAKBazkide agurgarria:
DAD-Kutxabank Elkartearen 2026ko Batzarrean onartutakoaren arabera, jakinarazten dizugu 36 eurokoa izango dela 2026ko ekitaldiari dagokion urteko kuota, bazkide erretiratuentzat, onuradunentzat eta jarduneko langileez bestelako egoeretan dauden bazkideentzat.
Zenbateko hori laster kargatuko dugu horretarako eman zenigun banku-kontuan. Zure banku-datuetan aldaketaren bat gertatu bada, eskertuko genizuke ahalik eta azkarren jakinaraztea.
Era berean, gogorarazten dizugu kuotaren ordainagiria itzultzeak, behar bezala justifikatutako arrazoirik gabe, Elkarteko bazkide izateari uztea ekarriko duela, Elkarteko kide izaten jarraitzeari uko egiten zaiola ulertzen baita.
Eskertzen dizugu elkartearen jarduerak eta helburuak garatzen jarraitzeko zure laguntza eta babesa.
Agur bero bat.
Zuzendaritza Batzordea
DAD-Kutxabank elkartea