Imagen de la actividad

ESKI eta SNOW 2024

ESKI

Badirudi uda luzea amaitu zaigula eta tenperaturak jaisten hasi direla, neguko kirolak maite dituztenentzat beharrezkoa dena. Eta DAD Kutxabank berriz ere hor dago, egun batzuk elurretan antolatzen bere elkartekide, senide eta lagunentzat.

Aurten bi irteera egin nahi ditugu helmuga ezberdinetara. Batetik, ohiko egonaldia izango dugu Baqueiran eta, bestetik, Sierra Nevadaraino bidaiatu nahi dugu. Gainera, bigarren irteera hau Granada eta Realaren arteko futbol-ligako partidarekin bat dator, eta, beraz, pizgarri bat gehiago izan daiteke realzaleentzat.

 

2 edo 4 egun Baqueiran 2023/02/23tik 2023/02/25era (edo 2023/02/27ra)

Ostatua TURRUL** hotelean izango da, Vielha herrian, mantenu erdiko erregimenean.

TURRULL** hotelak banakako logelak, bikoitzak, hirukoitzak eta laukoitzak eskaintzen ditu.Erreserben kudeaketa sinplifikatzeko, izen-emate bat gela baterako bakarrik egiten da, eta eskaera gehigarriak egin behar dira gela gehiagotarako.

Bi formula daude:2 gau (otsailaren 23tik 25era) eta 4 gau (otsailaren 23tik 27ra). Tarifak eta baldintzak ikus ditzakezu honekin batera doan pdf-an    

Zure logela erreserbatu dezakezu formulario hau betez.

 

3 egun Sierra Nevadan 2023/03/08tik 2023/03/12ra

Lau gauetarako ostatua GHM Monachil 3* hotelean izango da, pisten oinean, mantenu erdiko erregimenean. Egonaldia lau gauekoa izango da, nahiz eta eski-jarduera hiru egunerako planifikatuta egon. Horrela, azken egunean itzulera-bidaia planifikatuko da.

GHM Monachil 3* hotelak banakako logelak, bikoitzak, hirukoitzak eta laukoitzak eskaintzen ditu.Erreserben kudeaketa sinplifikatzeko, izen-emate bat gela baterako bakarrik egiten da, eta eskaera gehigarriak egin behar dira gela gehiagotarako.

Tarifak eta baldintzak honekin batera doan pdf-an ikus ditzakezu.

Zure logela erreserbatu dezakezu formulariohau betez.

Gogoratu bi kasuetan joan-etorriak norberaren kontura direla.

Eskaerak erregistratzeko baliozko bide bakarra adierazitako formularioak dira. Eskaerak iristen diren hurrenkeraren arabera esleituko dira zorrozki erreserbak.  Adierazitako epean ordaindu gabeko erreserbek eskubide eta baliozkotasun oro galduko dute.

ESKAERAK ONARTZEKO AZKEN EGUNA 2023/12/29a!

 

Zalantzak helbide honetara bidali ahal dizkiguzue:  dadkutxaesqui@gmail.com

Sierra Nevada