Imagen de la actividad

BBKren kontzertuak 2023

ABESBATZA

BBKANTUZ KORUA abesbatzaren hurrengo kontzertuen berri emango dizuegu:

- Azaroaren 24a: aurten ere Fair Saturdayren Inaugurazio Ekitaldian parte hartuko dugu. 3.000 bat koralista izango gara Miribillako Bilbao Arenan, eta EiTBk grabatuko du Gabon-gauean emititzeko.

-Azaroaren 26an: Gure Kontzertu Solidarioa (Urepel eta Club Deportivo abesbatzekin batera) Bilboko San Jose elizan, 19:00etan.

-Abenduaren 21a: Gabonetako kontzertua (abesbatza berak) Algortako Erredentor elizan. Ordutegia: 19:00 edo 20:00, baieztatzeko.

- Urtarrilaren 23a: BILBAO ABESBATZEN ASTEA 50. astearen barruan, Begoñako basilikan, 20:00etan.

Beti bezala, jende guztia gonbidatzen dugu ekitaldira, eta gogorarazten dizuegu korua zabalik dagoela jardueran parte hartu nahi duen edonorentzat, musikako jakintzak edozein direla ere.