Imagen de la actividad

ERREGE MAGOAK 2026/01/05

ERREGEAK/OLENTZERO

Beste behin ere ERREGE MAGOAK ilusio handiarekin datoz: urtarrilaren 5ean, ASTELEHENA, DAD-Kutxabankeko bazkideen seme-alabek eta bilobek eskutitzak eman ahal izango dizkiete Ekialdeko Errege Magoei aurrez aurre… Eta hau GARRANTZITSUA da: aurten TABAKALERAko KLUBA aretoan izango da.

Errege Magoek geldialdia egingo dute etxeko txikiek beren gutunak zuzenean emateko Meltxor, Gaspar eta Baltasarri… GOIZEZ.

Aretoaren EDUKIERA OSO TXIKIA DA (aurreko urteetakoen ia erdia).

“MAGIAN SINESTEN DUTEN” haurrak bakarrik joatea eskatzen dizuegu.

Heldu bakarra joan daiteke familia-unitate bakoitzetik.

Uler ezazue zergatik garen gai honetan hain zorrotzak: gure umetxo gehienak joan ahal izatea nahi dugu, 10 urtetik beherakoei lehentasuna emanez.

EGITARAUA

15:00: Guraso eta seme-alabei harrera. (Astelehena denez eta Tabakalera ITXITA dagoenez, ZIGARROGILEEN PLAZAKO atea irekiko dugu)

15:30: Ongietorria bertaratutako guztiei.

15:45: Aurten, gure txikiek DANTZA ikuskizun batez gozatuko dute, Iker Murillo Studio 24 estudioko dantzariak protagonista dituena.

16:15: Aurkezleek Errege Magoei emango diete bide, eta beraiek jasoko dituzte gure seme-alaben eskaerak.

17:30: Azken agurra, oso berezia, Errege Magoentzat.

OSO GARRANTZITSUA: Berriro diogu, baimendutako edukiera dela eta, familia-unitate bakoitzeko heldu bat BAKARRIK sartu ahal izango da. Horrela, haur gehiago bertaratu ahal izatea bermatzen dugu.

ERRESERBA INSKRIPZIO-HURRENKERAREN ARABERA EGINGO DA. Edukiera osatu ondoren, formulariorako esteka kenduko dugu eta ezingo da izen-emate gehiagorik egin.

SAKATU HEMEN izena emateko.