
2025 PADEL DAD-KUTXABANK 30/04/2025
PADELUrtero egiten diren padel jardueren hasiera..
Aurten, Padeleko jarduerak Mons Udal Kiroldegian izango dira, Intxaurrondon, eta bertako begiraleek arreta berezia eskainiko diete egingo diren ikastaroei. Haiek arduratuko dira ikastaroen kudeaketaz, antolaketaz eta ordutegiez.
Maiatzaren 12tik aurrera hasiko dira ikastaroak eta 5 asteko iraupena izango dute, ekainaren 13rako amaituz.
Asmoa da, 5 aste horietan, astean 2 eskola trinko egitea astelehenetik ostiralera, ordubetez, 15:00etatik 17:00etara (taldea, egunak eta ordua esleituko zaizkizue).
Aurreko urteetako esperientziak ikusita, 50 €kobratuko zaizkie 10 klaseetatik 5 gutxienez joaten ez direnei. Gauza bat da egunen batean ezin joatea, eta beste bat horrek dakartzan antolaketa-arazoekin behin eta berriz huts egitea.
Ikastaro hauek hastapen-mailako edo hasiberrientzako pentsatuta daude. Jokatzen denbora bat daramatenek, askoz hobe duzue barne txapelketa bat jokatzeko izena ematea. Aurten, denbora gutxiagoan kontzentratzen saiatuko da, baita data berdinetan ere.
Ahalik eta lasterren eta beti maiatzaren 7a baino lehen zuen izena duen mezu bat bidali, ikastaroan edo txapelketan izena ematen baduzue, eta txapelketan izena emanez gero, jokatzeko bikotea baduzue edo bat esleitzea nahiago baduzue.
Izena emateko edo edozein kontsulta egiteko jar zaitezke harremanetan:
Eduardo Benito
