Imagen de la actividad

“MUROS DE BIZKAIA - BIZKAIKO INFERNUA” ZIKLOTURISTEN MARTXA “EMAN MUINA, EMAN BIZITZA” KANPAINARI LAGUNTZEKO

BESTELAKOAK

Lagun batek zikloturismo atala aktibatzea proposatu digu proba honetan parte hartuz; datorren larunbatean, maiatzaren 25ean, 08:15ean, Derion izango du irteera eta helmuga, Loiumat-eko instalazioen ondoan.

Proba honek “EMAN MUINA, EMAN BIZITZA” kanpainarekin kolaboratzen du, eta hezur-muina emateari buruzko dibulgazioan eta sentsibilizazioan laguntzen du bere parte-hartzearekin. Bestalde, “0 dortsalarekin” izena emateko aukera dago, ekarpena osorik ASPANOVASi emateko.

Aitzakia ezin hobea bizikleta hartu eta lagun-talde batekin martxa honetan parte hartzeko, askoren arteko lehena izango baita, seguru!!!

 

Izena emateko eta beste edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan:

Alejandro E. García Martín

(aegarcia@kutxabank.es)

 

Argibide guztiak webgunean daude: www.murosdebizkaia.com