Imagen de la actividad

Hendaiako Gure ikastola –Txokolatedun egutegia

EUSKERA

Hendaiako Gure Ikastolak, berriro martxan jarri du “Txokolatezko Egutegien” proiektua.

Urte hauetako arrakasta kontuan edukita, berriro ere bagatoz guztion etxera gozotasuna eta euskara eramateko asmoz.

Eskaerak betiko emailera egin ahal izango dira: gureikastolaegutegiak.kutxabank@gmail.com  AZAROAREN 17A BAINO LEHEN. IZEN ABIZENAK jarrita, egutegi kopurua, eta KUTXABANKEKO ZEIN BULEGOTAN JASOKO DIREN azalduz.

Entregak, azaroko azken bi asteetan egingo dira.

Ordainketak egiteko, BIZUM bidez egin daiteke 638297735 telefonora edota Kutxabankeko 2095 5039 90 9114175731 kontu korrontean.

Egutegi bakoitzak 10 €balio du. Abenduaren 1etik 24ra, leiho bakoitzean txokolatina bat aurkituko dugu (baita bi ere, abenduko egun berezi batzuetan). Abenduaren 24an, Olentzeroren eta Mari Domingiren zain gauden bitartean, bi txokolatina berezi dastatu ahal izango ditugu egutegiko leiho handienean!

Norbaitek, SEHASKAKO egutegia ere eskatzeko aprobetxatu nahi badu, ongi etorria izango da! Sehaskako egutegiek, 4€ balio dute.

Eskerrik asko berriro zuen laguntzagatik eta gure proiektuak bizirik mantentzen laguntzeagatik.